XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskadin Hezkuntza Bereziko 50 Zentru espezifiko baino gehiago egoteak hauxe besterik ez digu adierazten; horregatik esan behar dugu integrazioa projektu bat, helburua dela eta ez abiapuntua.

Eta sendo ekin beharko bide horri, baina, jadanik, dauden, planteatuko diren eta konpontzen errazak izango ez diren oztopoak daudenez jabeturik.

Filosofia hau berehalakotzat joko bagenu, arrisku handi batean egongo ginateke, ez esperientzi eta projektu baliogabeak egingo liratekeena soilik, egin daitezkeen ondorioz integrazioa eredu pedagogiko bezala inefikaza eta baliogabea dela ondorioztatzearena baizik.

Azken puntu bat garbi uztea komeni da: integrazioaren filosofia aukera bat da, espezializazioaren filosofiari kontrajarria.

Aukera bat denez, beste bat baino hobetzat edo komenigarriagotzat jo da, baina inola ere ez da dogmatismoan erori, hots, ez du bere burua balore unibertsal bezala edo Hezkuntza Bereziko irtenbide bakartzat jotzen.

Honen adierazgarri bezala, Euskadin ezezik, beste zenbait toki eta herritan ere aukera bat edo bestea onartzen dituztela, esan dezakegu.

Honek esan nahi du, ez direla arbuiatuko baliogabeak bezala espezializazioaren bidea jarraitzen duten beste projektu eta esperientziak.

Hezkuntzaren kalitateak eta emaitzen erresultatuek soilik ondorioztatuko dute gure filosofiaren baliagarritasuna.

Sektorizazioa da Egitamuaren oinarrizko bigarren printzipioa, integrazioaren filosofiari datxekiona noski.

Sektorizaziotzat zera ulertzen dugu, haurrari eskolarizazioa bere giro naturalean ematen saiatzen dena alegia; zerbitzuen sektorizazioa zentralismoari kontrajartzen zaio.

Teorikoki ez litzateke integrazio on bat izango, haurra moldatzen den gizarte girotik kanpo eginikoa.

Egitamua mailaz-mailaka doa; projektu eta ekintza positiboz indartu beharreko Egitamua da.

Bestalde, gastu eta inbertsio garrantzitsuak eskatuko dituen Egitamua da; beraz, zuhurtasunak izan beharko du nagusi hori burutzerakoan.

Eta bukatzeko esan dezagun Egitamua efektiboa izateko, Hezkuntza Berezian murgildurik dabiltzan talde eta pertsonek ausnartua eta bereganatua izan behar duela.

Horregatik lan hau bere garaian igorri eta aztertu eta eztabaidatuko da.

Guztien ahaleginak hezieraren kalitatea hobetzeko izan daitezela, Euskadiko haur guztien beharrei erantzuteko gai den Eskola bat gauzatu arte.